Skip to main content

Jesús Miguel García eta Pamela Rodríguez atzo iritsi ziren Tolosara, gaur ospatuko den Babarrun festan egon ahal izateko. Lehenik Gorrotxategiren konfiteri museoa ikusi zuten eta ondoren Berrobiko Iriarte jatetxera joan ziren afaltzera Tolosaldeatourreko Aloñak lagundurik.

Gaua Kortetan igaro dute eta gosariaren ondoren Babarrun Elkartetik pasako dira larunbateroko azokara joan aurretik. Gosaltzeko mazedonia, laranja zukua, bizkotxo egin berria, ogia, urdaiazpikoa eta Martintxikiko gazta eskeini dizkiegu, kafeaz lagundurik. Ea gaurko hotzari aurre egiten dioten!

Epaimahai bezala arituko dira, Babarrunaren kofradiako partaide batekin, Aizpea Oihaneder, Enrique Fleischmann eta Leire Olaberriarekin batera. Ondoren sari banaketa egingo da, lekari irabazlearen subasta eta epaimahaikoak Julian Etxera joango dira bazkaltzera. Ziur aho zapore onarekin bukatuko dutela eguna.

www.eladerezo.com

www.unodedos.com

Txateatzen hasi
1
Zertan lagundu zaitzakegu?
Scan the code
Korteta Nekazalturismoa Txata
Kaixo! Zertan lagundu zaitzakegu?