Ingurua
Leku interesgarriak
Tolosa
Plaza Zaharra, Udaletxea eta Santa Mariako parrokia zaharrberrituta topatu daitezke bertatik egin daitekeen bisitaldi atxeginean.
Leidor Antzokia
Erabat berriturik dago. Bertan filmak, antzezlanak eta kontzertuak topatu daitezke. Urriaren amaieran eta Azaroaren hasieran Nazioarteko Abesbatzen emanaldiak ospatzen dira.
Cit TolosaTopic
Tolosako erdialde historikoak kokatuta, TOPIC txotxongilolaritzaren inguruan Europan dagoen gune integral bakarra dugu. Txotxongiloen etxea da, mundu guztiko txotxongiloak ezagutu eta aintzinako arte honen inguruan gauza asko ikasiko dituzu bertan. Murgil zaitez irudimenaren mundu honetan haurra izango bazina bezala, utzi emozioak zeure burua eraman dezan eta deskubri ezazu txotxongilo bati bizitza zerak ematen diola: Mogitzen duen horren emozioak eta baita begiratzen duenarenak ere.
TopicSagardotegiak
Urtero Urtarrila iristearekin batera sagardotegien denboraldia hasten da. Bertan ohikoa izaten da otordu hau: bakailu tortila, txuleta, eta intxaurrak gazta eta menbriloa. Nagusiak TXOTX esatearekin batera jendea bere edalontzia harturik barriketara urbiltzen da.
Tolosako sagardo egileak: Eguzkiza-943672613 Isastegi-943652964
Donostia - San Sebastian
26km-tara dago Donostia bere hiru hondartza ezagunekin. Bertako alde zaharra oso ezaguna da bisitatzeko eta pintxoak jateko.
Aralarko Mendizerra
Aralarko mendizerran aurkitzen da Aralarko Santutegia. Gertu Asitz herrian Mendukilo leize turistikoa dago. Familia osoarentzat egokitutako ordu beteko ibilbide gidatuan, lurrazpiko altxorrak zain dituzu.
MendukiloArantzazuko Santutegia
Kortetatik irten eta egun pasa polita egin daiteke. Bidaniara igo eta ondoren Azpeitiatik barrena San Inazio bisitatu Loiolan. Handik Urretxuraino gerturatu Antiguako Ermita bisitatzeko. Azkenik, Oñatitik pasa eta Arantzazuraino igo. Bertan oinak luzatuz Urbiara paseotxo bat.