Txuletaren festa Tolosan.

Larunbata, 30 azaroa 2013 by

Abenduaren 6-7-8 egunetan baduzu arrazoia Kortetara etortzeko. Tolosan Txuletaren Festa handia ospatuko da. Parrillak Zerkausaira aterako dituzte eta jatetxe Eder batean bihurtuko dute Oria ibaiara begira. Tolosako gastronomiaren atal garrantzitsua da txuletarena. Ekitaldi berezi eta bakan bat zain duzu. MENUA-45,00€ Urdaiazpikoa Nafarroako zain zuriak Tuterako kukuluak Txuleta pikillo piperrekin Idiazabal gazta Tolosar postreak: teilak, zigarrotxoak

Txotxongiloen astea Tolosan.

Asteazkena, 20 azaroa 2013 by

Urtero bezala Txotxongiloen jaialdia izango da azaroko azken astean. Horrekin lotuta 3 tailer desberdin antolatu dira. Lehenengoa eskuekin sentimentuak adierazten ikasteko balioko duena eta Roberto White ezagunak emango duena. Bigarrena Zerkausian kokatuko da, bertatik hartuko bait dira barazkiak kolore eta forma guztietakoak. Eta hirugarrenak txotxongiloak eta ingelesa elkartuko ditu. Informazio gehiago eskuratzeko: 973.65.04.14

Sukaldaritzako blogerrak Kortetan.

Larunbata, 16 azaroa 2013 by

Jesús Miguel García eta Pamela Rodríguez atzo iritsi ziren Tolosara, gaur ospatuko den Babarrun festan egon ahal izateko. Lehenik Gorrotxategiren konfiteri museoa ikusi zuten eta ondoren Berrobiko Iriarte jatetxera joan ziren afaltzera Tolosaldeatourreko Aloñak lagundurik. Gaua Kortetan igaro dute eta gosariaren ondoren Babarrun Elkartetik pasako dira larunbateroko azokara joan aurretik. Gosaltzeko mazedonia, laranja zukua, bizkotxo

Larunbata honetan, azarok 16, Frisoi arrazako Euskadiko txapelketa ospatuko da Tolosako Ferialekuan. Zonalde desberdinetako ganaduzaleak bertan izango dira beren behi dotorenekin. Garai batean, ez hainbeste urte, Tolosako baserri gehienetan genituen horrelako behiak esnetarako. Gaur egun gutxi batzuk ez dira geratzen esnea ekoizten diharduten dutenak.

Tolosako babarrunaren bidaia

Igandea, 10 azaroa 2013 by

AZAROAK 16, DASTATU Babarrunaren prozesua gertutik ezagutzeko, ereiten den unetik jaten den momenturarte. Erreserba dezakezu zure lekua eta argibide gehiago lortu, ondorengo telefonoan edota mail helbidean: 943697413 tour@tolosaldea.net www.tolosaldea.net

Tagged under:
TOP