ATSEDENA

Larunbata, 10 otsaila 2018 by

Lagunartean egoteak balio handia du. Bestea entzutea eta berarekin bat egiteak poztasuna dakar bizitzara. Eguneroko burrunba ahazten lagunduko dizu Kortetako isiltasunak eta kanpoko basoak, Natura zein handia den esango dizu. Zaindu dezagun eta zaindu gaitezen!

TOLOSAKO AZOKA

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Larunbaterako planik onena. Tolosa gastronomiarekin lotuta dago eta larunbata egun garrantzitsua da, azokaren aitzakian, giroa sortzen da. Azoka gertutik ezagutu, gure baserritarrekin hitzegin eta beraien lanaz jakin daiteke. Tolosako azokak badu beste berezitasun bat: “Lurretik sukaldera” postua. Sukalde bat azokan bertan. Bisita amaitzeko bertan dastatuko dugu azokako pintxoa, bertan salgai dauden produktuekin egindako mokadu goxua.

IÑAUTERIAK 2018

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Kortetak bere etxeko logelak eskaintzen dizkizu atsedena hartzeko egun mugitu hauetan. Ostegun Gizenarekin hasi eta Astearterarte ez da faltako zer ikusia, dantzatua eta gozatua. Ondo pasa!

Gorrotxategi, tradizio gozoa.

Larunbata, 19 uztaila 2014 by

Uztailaren 26an, larunbata, Euskal gozogintzaren historiaren berri emango dizute Gorrotxategi Museoa bisitatu eta jarraina txanoa jantzi eta Rafa Gorrotxategirekin teilak nola egiten diren erakutsiko dizute. Ordua: 11:00-13:30 Prezioa:18€ helduak eta 8€ haurrak (14 urtetik beherakoak) Non: Tolosako Letxuga kalean Informazio gehiago: www.tolosaldea.net

Ikusi Idiazabal gaztari buruzko bideo hau: http://vimeo.com/27790268# Iraupena: Egun erdia Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania (beste hizkuntzak eskaripean) Noiz: Urte guztian, aurrez erreserba eginda. Non: Martin txiki gaztandegia Tolosan y Larte gaztandegia Berastegin Gutxieneko taldea: 6 pertsona Prezioa: 6€ pertsonako Erreserba: Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa, tour@tolosaldea.net / 943697413

Oporrak egiteko egunak.

Asteazkena, 16 apirila 2014 by

Aurten iritsi dira Aste Santuko oporrak. Egun aproposak dira atseden hartzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko. Kortetan lasaitasuna eskaintzen digu eta inguruneaz gozatzeko aukera zoragarraia ere. Tolosa herria eta inguruko herriak bisitatzeko aukera izango duzu eta baita ere Donostiara joateko aurkera. Mendizalea bazara, jakin, Hernio, Uzturre, Txindoki eta Balerdi gertu ditugula. Etxeko gosariak prestatzen ditugu eta

Txuletaren festa Tolosan.

Larunbata, 30 azaroa 2013 by

Abenduaren 6-7-8 egunetan baduzu arrazoia Kortetara etortzeko. Tolosan Txuletaren Festa handia ospatuko da. Parrillak Zerkausaira aterako dituzte eta jatetxe Eder batean bihurtuko dute Oria ibaiara begira. Tolosako gastronomiaren atal garrantzitsua da txuletarena. Ekitaldi berezi eta bakan bat zain duzu. MENUA-45,00€ Urdaiazpikoa Nafarroako zain zuriak Tuterako kukuluak Txuleta pikillo piperrekin Idiazabal gazta Tolosar postreak: teilak, zigarrotxoak

Txotxongiloen astea Tolosan.

Asteazkena, 20 azaroa 2013 by

Urtero bezala Txotxongiloen jaialdia izango da azaroko azken astean. Horrekin lotuta 3 tailer desberdin antolatu dira. Lehenengoa eskuekin sentimentuak adierazten ikasteko balioko duena eta Roberto White ezagunak emango duena. Bigarrena Zerkausian kokatuko da, bertatik hartuko bait dira barazkiak kolore eta forma guztietakoak. Eta hirugarrenak txotxongiloak eta ingelesa elkartuko ditu. Informazio gehiago eskuratzeko: 973.65.04.14

Larunbata honetan, azarok 16, Frisoi arrazako Euskadiko txapelketa ospatuko da Tolosako Ferialekuan. Zonalde desberdinetako ganaduzaleak bertan izango dira beren behi dotorenekin. Garai batean, ez hainbeste urte, Tolosako baserri gehienetan genituen horrelako behiak esnetarako. Gaur egun gutxi batzuk ez dira geratzen esnea ekoizten diharduten dutenak.

Tolosako babarrunaren bidaia

Igandea, 10 azaroa 2013 by

AZAROAK 16, DASTATU Babarrunaren prozesua gertutik ezagutzeko, ereiten den unetik jaten den momenturarte. Erreserba dezakezu zure lekua eta argibide gehiago lortu, ondorengo telefonoan edota mail helbidean: 943697413 tour@tolosaldea.net www.tolosaldea.net

Tagged under:
TOP