TOLOSAKO AZOKA

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Larunbaterako planik onena. Tolosa gastronomiarekin lotuta dago eta larunbata egun garrantzitsua da, azokaren aitzakian, giroa sortzen da. Azoka gertutik ezagutu, gure baserritarrekin hitzegin eta beraien lanaz jakin daiteke. Tolosako azokak badu beste berezitasun bat: “Lurretik sukaldera” postua. Sukalde bat azokan bertan. Bisita amaitzeko bertan dastatuko dugu azokako pintxoa, bertan salgai dauden produktuekin egindako mokadu goxua.

Gorrotxategi, tradizio gozoa.

Larunbata, 19 uztaila 2014 by

Uztailaren 26an, larunbata, Euskal gozogintzaren historiaren berri emango dizute Gorrotxategi Museoa bisitatu eta jarraina txanoa jantzi eta Rafa Gorrotxategirekin teilak nola egiten diren erakutsiko dizute. Ordua: 11:00-13:30 Prezioa:18€ helduak eta 8€ haurrak (14 urtetik beherakoak) Non: Tolosako Letxuga kalean Informazio gehiago: www.tolosaldea.net

Ikusi Idiazabal gaztari buruzko bideo hau: http://vimeo.com/27790268# Iraupena: Egun erdia Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania (beste hizkuntzak eskaripean) Noiz: Urte guztian, aurrez erreserba eginda. Non: Martin txiki gaztandegia Tolosan y Larte gaztandegia Berastegin Gutxieneko taldea: 6 pertsona Prezioa: 6€ pertsonako Erreserba: Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa, tour@tolosaldea.net / 943697413

Oporrak egiteko egunak.

Asteazkena, 16 apirila 2014 by

Aurten iritsi dira Aste Santuko oporrak. Egun aproposak dira atseden hartzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko. Kortetan lasaitasuna eskaintzen digu eta inguruneaz gozatzeko aukera zoragarraia ere. Tolosa herria eta inguruko herriak bisitatzeko aukera izango duzu eta baita ere Donostiara joateko aurkera. Mendizalea bazara, jakin, Hernio, Uzturre, Txindoki eta Balerdi gertu ditugula. Etxeko gosariak prestatzen ditugu eta

Latxa Ardia.

Igandea, 02 otsaila 2014 by

Latxa arraza Euskal Herriko bertakoa da. Ile luzekoa da eta bere odola ez da arraza merinoarekin nahastu. Bi azpiarraza daude: mutur beltza eta mutur gorria. Ilaje luzea du, ia lurra ikuitzerainokoa, latza eta gantzaduna da bertako hezetasunari egokitua. Ahariak adar okerrak ditu belarri inguruetan. Gehienbat esnetarako hazten da, Idiazabal gazta egin ahal izateko. Arkumeak pisu

Txotxongiloen astea Tolosan.

Asteazkena, 20 azaroa 2013 by

Urtero bezala Txotxongiloen jaialdia izango da azaroko azken astean. Horrekin lotuta 3 tailer desberdin antolatu dira. Lehenengoa eskuekin sentimentuak adierazten ikasteko balioko duena eta Roberto White ezagunak emango duena. Bigarrena Zerkausian kokatuko da, bertatik hartuko bait dira barazkiak kolore eta forma guztietakoak. Eta hirugarrenak txotxongiloak eta ingelesa elkartuko ditu. Informazio gehiago eskuratzeko: 973.65.04.14

Sukaldaritzako blogerrak Kortetan.

Larunbata, 16 azaroa 2013 by

Jesús Miguel García eta Pamela Rodríguez atzo iritsi ziren Tolosara, gaur ospatuko den Babarrun festan egon ahal izateko. Lehenik Gorrotxategiren konfiteri museoa ikusi zuten eta ondoren Berrobiko Iriarte jatetxera joan ziren afaltzera Tolosaldeatourreko Aloñak lagundurik. Gaua Kortetan igaro dute eta gosariaren ondoren Babarrun Elkartetik pasako dira larunbateroko azokara joan aurretik. Gosaltzeko mazedonia, laranja zukua, bizkotxo

Festa honek 4.000 trufa eskainiko ditu doan herriko gozogileak eginikoak. Lehiaketak, dastaketak eta abar ere izango dira. Gainera Tolosa txurreriak txurroak banatuko ditu eta Gipuzkoako esklerosi anitzeko elkarteak, Ademgi, euro baten truke katilukada txokolate eta pasta bat emango ditu. Aurten ere sagartarta lehiaketa ospatuko da. Igandean Txokolatearen eguna ospatuko da eta  Gorrotxategi konfiteri museoaren XXX.urteurrena

45. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Larunbata, 19 urria 2013 by

Abesbatza saioak: Urraik 19, Azaroak 1-2-3 Abesbatzek sail desberdinetan hartuko dute parte; Polifonia, Folklorea, Haur abesbatza… eta munduko leku desberdinetatik etorritakoak izango dira aurten ere; Catalunya, Indonesia, Finlandia, Madril, Estatu Batuak, Estonia, Errusia, Txekia, Suedia eta Alemania. Amaiera emateko abesbatzen arteko bazkaria egiten da Zerkausian.

TOP