Oparitzeko txartela.

Igandea, 18 otsaila 2018 by

Txartela sortu dugu opariak egin ditzazun. Zuk aukeratuko duzu zenbat gau eta gosaria barne dagoen edo ez. Ez diogu datarik jarriko ez baduzu zehaztu nahi eta prest egongo da oparitzeko. Etxera bidaliko dizugu behar duzunean. Zuk egin oparia eta guk zainduko ditugu.

ATSEDENA

Larunbata, 10 otsaila 2018 by

Lagunartean egoteak balio handia du. Bestea entzutea eta berarekin bat egiteak poztasuna dakar bizitzara. Eguneroko burrunba ahazten lagunduko dizu Kortetako isiltasunak eta kanpoko basoak, Natura zein handia den esango dizu. Zaindu dezagun eta zaindu gaitezen!

TOLOSAKO AZOKA

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Larunbaterako planik onena. Tolosa gastronomiarekin lotuta dago eta larunbata egun garrantzitsua da, azokaren aitzakian, giroa sortzen da. Azoka gertutik ezagutu, gure baserritarrekin hitzegin eta beraien lanaz jakin daiteke. Tolosako azokak badu beste berezitasun bat: “Lurretik sukaldera” postua. Sukalde bat azokan bertan. Bisita amaitzeko bertan dastatuko dugu azokako pintxoa, bertan salgai dauden produktuekin egindako mokadu goxua.

IÑAUTERIAK 2018

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Kortetak bere etxeko logelak eskaintzen dizkizu atsedena hartzeko egun mugitu hauetan. Ostegun Gizenarekin hasi eta Astearterarte ez da faltako zer ikusia, dantzatua eta gozatua. Ondo pasa!

TOP