TOLOSAKO AZOKA

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Larunbaterako planik onena. Tolosa gastronomiarekin lotuta dago eta larunbata egun garrantzitsua da, azokaren aitzakian, giroa sortzen da. Azoka gertutik ezagutu, gure baserritarrekin hitzegin eta beraien lanaz jakin daiteke. Tolosako azokak badu beste berezitasun bat: “Lurretik sukaldera” postua. Sukalde bat azokan bertan. Bisita amaitzeko bertan dastatuko dugu azokako pintxoa, bertan salgai dauden produktuekin egindako mokadu goxua.

IÑAUTERIAK 2018

Osteguna, 08 otsaila 2018 by

Kortetak bere etxeko logelak eskaintzen dizkizu atsedena hartzeko egun mugitu hauetan. Ostegun Gizenarekin hasi eta Astearterarte ez da faltako zer ikusia, dantzatua eta gozatua. Ondo pasa!

Gorrotxategi, tradizio gozoa.

Larunbata, 19 uztaila 2014 by

Uztailaren 26an, larunbata, Euskal gozogintzaren historiaren berri emango dizute Gorrotxategi Museoa bisitatu eta jarraina txanoa jantzi eta Rafa Gorrotxategirekin teilak nola egiten diren erakutsiko dizute. Ordua: 11:00-13:30 Prezioa:18€ helduak eta 8€ haurrak (14 urtetik beherakoak) Non: Tolosako Letxuga kalean Informazio gehiago: www.tolosaldea.net

Ikusi Idiazabal gaztari buruzko bideo hau: http://vimeo.com/27790268# Iraupena: Egun erdia Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania (beste hizkuntzak eskaripean) Noiz: Urte guztian, aurrez erreserba eginda. Non: Martin txiki gaztandegia Tolosan y Larte gaztandegia Berastegin Gutxieneko taldea: 6 pertsona Prezioa: 6€ pertsonako Erreserba: Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa, tour@tolosaldea.net / 943697413

San Fermin, Azkarateko jaiak

Astelehena, 30 ekaina 2014 by

Aurten ere iritsiko da Uztailaren 7a eta festa nagusia Iruinean bada ere, badira hainbat herri txiki egun hau egun haundi dutena. Horrela gertatzen da Nafarroako Balerdiko magalean dagoen Azkarate herrian. Herri txikia bada ere, ohiturak mantentzen ahalegintzen dira eta festak ahalik eta hobekien gozatzen. HONA HEMEN ASKATEKO SANFERMIÑEN PROGRAMA: LARUNBATEAN-ezkillek jotzea eta txupinazoa, ondoren haurren

Oporrak egiteko egunak.

Asteazkena, 16 apirila 2014 by

Aurten iritsi dira Aste Santuko oporrak. Egun aproposak dira atseden hartzeko eta egunerokotasunetik ihes egiteko. Kortetan lasaitasuna eskaintzen digu eta inguruneaz gozatzeko aukera zoragarraia ere. Tolosa herria eta inguruko herriak bisitatzeko aukera izango duzu eta baita ere Donostiara joateko aurkera. Mendizalea bazara, jakin, Hernio, Uzturre, Txindoki eta Balerdi gertu ditugula. Etxeko gosariak prestatzen ditugu eta

Txuletaren festa Tolosan.

Larunbata, 30 azaroa 2013 by

Abenduaren 6-7-8 egunetan baduzu arrazoia Kortetara etortzeko. Tolosan Txuletaren Festa handia ospatuko da. Parrillak Zerkausaira aterako dituzte eta jatetxe Eder batean bihurtuko dute Oria ibaiara begira. Tolosako gastronomiaren atal garrantzitsua da txuletarena. Ekitaldi berezi eta bakan bat zain duzu. MENUA-45,00€ Urdaiazpikoa Nafarroako zain zuriak Tuterako kukuluak Txuleta pikillo piperrekin Idiazabal gazta Tolosar postreak: teilak, zigarrotxoak

Txotxongiloen astea Tolosan.

Asteazkena, 20 azaroa 2013 by

Urtero bezala Txotxongiloen jaialdia izango da azaroko azken astean. Horrekin lotuta 3 tailer desberdin antolatu dira. Lehenengoa eskuekin sentimentuak adierazten ikasteko balioko duena eta Roberto White ezagunak emango duena. Bigarrena Zerkausian kokatuko da, bertatik hartuko bait dira barazkiak kolore eta forma guztietakoak. Eta hirugarrenak txotxongiloak eta ingelesa elkartuko ditu. Informazio gehiago eskuratzeko: 973.65.04.14

Sukaldaritzako blogerrak Kortetan.

Larunbata, 16 azaroa 2013 by

Jesús Miguel García eta Pamela Rodríguez atzo iritsi ziren Tolosara, gaur ospatuko den Babarrun festan egon ahal izateko. Lehenik Gorrotxategiren konfiteri museoa ikusi zuten eta ondoren Berrobiko Iriarte jatetxera joan ziren afaltzera Tolosaldeatourreko Aloñak lagundurik. Gaua Kortetan igaro dute eta gosariaren ondoren Babarrun Elkartetik pasako dira larunbateroko azokara joan aurretik. Gosaltzeko mazedonia, laranja zukua, bizkotxo

Larunbata honetan, azarok 16, Frisoi arrazako Euskadiko txapelketa ospatuko da Tolosako Ferialekuan. Zonalde desberdinetako ganaduzaleak bertan izango dira beren behi dotorenekin. Garai batean, ez hainbeste urte, Tolosako baserri gehienetan genituen horrelako behiak esnetarako. Gaur egun gutxi batzuk ez dira geratzen esnea ekoizten diharduten dutenak.

TOP